XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) alferrik zen oro; postontzi-ahoak, zakur krudelenaren irudira, kateatua zuen, horzkatua, azken biktima gizarajoaren besoa, kasik ukalondoraino.

Halako oldarrik hamaika ikusi arren, zin dagit ez dudala inoiz joan den egunekoa bezain horzkada anker basatirik ezagutu.

Ez dakit zierto baina ordu laurden baten buruan-edo odolustu baitzen, nere begi ikaratuen aurrean, artean anbulantzia edo suhiltzailerik batere heldu ez zelarik.

Hauxe da, bada, gertaera, ene begiek ikusi zuten moldean emana.

Ni triste nago baina lasai, ene esku zegoen guztia egin nuelako, gizon kanpotar haren azken hitzak neretzat izan zirelako.

Hemendik aurrerakoak ez dira, noski, nere eginkizun.

Norbaiti egotzi behar al zaizkio erantzunkizunak?

Ongi al daude jarriak legeak?

Zenduarena berarena izan al zen erru guztia?

Dorpezia edo despiste baten bizkar gertatu zen, nik arestian esan bezala, trajeria ala hilketa hartan arrazoi ezkutu eta beldurgarri bestelakorik izan zen?

Haizeak eramango dituen galderak.